Banakuntza (enpresa)

Enpresa batean, banakuntza ekoiztutako produktuak eta eskainitako zerbitzuak kontsumitzaileari helarazteko moduari deritzo. Banakuntzan abiapuntua enpresa bera da eta helmuga kontsumitzailea eta tartean bitartekari izenekoak kokatzen dira, produktuaren salerosketen bitartez azkenean produktua kontsumitzailearen esku jartzen dutenak. Enpresak produktuak zuzenean kontsumitzaileari saltzea ere erabaki dezake, bitartekaririk erabili gabe. Banakuntza marketin-arloan kokatzen da enpresaren barnean eta marketin-mix delakoaren lau osagai nagusietako bat da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search